Aurkezpena

HISTORIA

FORJAS DE BERRIZ 1914. urtean sortua, Euskal Herrian kokaturik eta forjako osagaiak beroan estanpatzen dituztenen artean, fabrikazio eta garapenean iharduera handienetariko bat duena da. Hastapenetan, enpresak, nekazaritzarako osagaien fabrikazioan jarri zuen arreta. Denboraren poderioz, bere pieza aukera hedatzen joan da eta egun, automobilgintza, ibilgailu astun, hidraulika zein industri petrokimikoari loturiko sektoreei irtenbideak ematen dizkio, besteak beste.

Urte guzti hauetan zehar, xede edo helburu bakar batekin dihardugu lanean: etengabeko hobekuntza eta gure bezeroen betebeharrak asetu nahia. Ondorioz, kalitate maila gorenaren lorpena eta emate epeak betetzea gure lehentasun bilakatzen dira.

NORTZUK GAREN ETA ZER ESKAINTZEN DOGUN

FORJAS DE BERRIZ-en gure bezeroen produkzio kateetan muntatzeko prest dauden altzairuz forjatutako piezak fabrikatzen ditugu. Landu gabeko forjako piezak zein bukatutakoak hornitzeko aukera eskaintzen dugu, mekanizazio, margolan zein azpimultzoen muntaia bezalako balio erantsidun lanak gehituz.

Pieza bakoitzaren lanabesaren diseinu eta mantentze lanetaz ere arduratzen gara. Modu honetan, prozesuarengan erabateko kontrola, malgutasuna eta azkartasuna bermatzeko gai gara, garapen zein fabrikazio atal guztiak gure enpresan integratuta baititugu.

  • 2000 tonararteko 5 produkzio lerro
  • Gutxi gora behera 12 kilorarteko piezak
  • 300-tik 30.000-ra bitartean fabrikazio serieak
  • Karbono, aleatu zein altzairu herdoilgaitzak
  • %80-a esportatzen dugu.

Diseinu eta garapena: Laluca Komunikazioa